Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 40:1-13 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Gertakari hauen ondoren, Egiptoko erregearen edarizain eta okinen arduradunek iraindu egin zuten beren nagusi erregea.

2. Haserretu zen faraoia bi zerbitzarion aurka

3. eta atxilotu egin zituen guardiaburuaren etxeko kartzelan ezarriz, Jose preso zegoen tokian hain zuzen.

4. Guardiaburuak Joseren ardurapean utzi zituen.Denboraldi bat preso egon ondoren,

5. bi zerbitzariek amets egin zuten gau berean; bakoitzaren ametsak bere esanahi berezia zuen.

6. Goizean etortzean, kezkati aurkitu zituen Josek

7. bere nagusiaren etxean kartzelatuak zeuden faraoiaren funtzionarioak eta galdegin zien:—Zergatik zaudete hain aurpegi-ilun?

8. Haiek erantzun zioten:—Amets egin dugu, eta ezin digu inork esanahia argitu.Josek esan zien:—Jainkoari dagokio ametsen esanahia argitzea. Ea, konta iezazkidazue.

9. Edarizainen arduradunak bere ametsa kontatu zion:—Niri, neure ametsean, mahatsondo bat agertu zitzaidan;

10. hiru aihen zituen mahatsondoak. Kimuberritu zen, loratu eta ondu egin ziren mahats-mordoak.

11. Nik faraoiaren edalontzia nuen eskuan; mahats-mordoak hartu nituen eta, edalontzi gainean zukuturik, edalontzia faraoiaren eskuetan ezarri nuen.

12. Josek esan zion:—Hona argibidea. Hiru aihenek hiru egun adierazten dute.

13. Hiru egun barru, faraoiak goraltxatu egingo zaitu eta lehengo karguan jarriko: faraoiaren eskuetan edalontzia ipiniko duzu, edarizainen arduradun zinenean bezala.

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 40