Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 4:23-26 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

23. Lamekek esan zien bere emazteei:«Ada eta Tzila, entzun!Lameken emazteok,aditu nire kopla:Zauritu ninduelako, gizona hil dut;jipoitu ninduelako, mutikoa.

24. Kainen hilketa zazpi aldizmendekatuko badute,zazpi mila aldiz gehiagoLamekena».

25. Adam berriro batu zitzaion bere emazteari; honek semea sortu eta Set eman zion izen. Orduan, esan zuen: «Jainkoak sorrarazi dit beste seme hau, Kainek hil zigun Abelen ordez».

26. Setek ere semea izan zuen, Enox izenekoa. Orduan hasi ziren Jaunaren izena gurtzen.

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 4