Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 4:18-26 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

18. Henok Iraden aita izan zen; Irad Mehuiaelena; Mehuiael Metuxaelena, eta Metuxael Lamekena.

19. Lamekek bi emazte hartu zituen. Batak Ada zuen izena, besteak Tzila.

20. Adak Jabal sortu zuen, oihal-etxoletan bizi diren abeltzainen arbasoa.

21. Honen anaiak Jubal zuen izena, zitara- eta txirula-jotzaileen arbasoa.

22. Tzilak, berriz, Tubalkain sortu zuen; errementaria izan zen, brontze- eta burdin lanetan ari direnen arbasoa. Arreba bat izan zuen: Naama.

23. Lamekek esan zien bere emazteei:«Ada eta Tzila, entzun!Lameken emazteok,aditu nire kopla:Zauritu ninduelako, gizona hil dut;jipoitu ninduelako, mutikoa.

24. Kainen hilketa zazpi aldizmendekatuko badute,zazpi mila aldiz gehiagoLamekena».

25. Adam berriro batu zitzaion bere emazteari; honek semea sortu eta Set eman zion izen. Orduan, esan zuen: «Jainkoak sorrarazi dit beste seme hau, Kainek hil zigun Abelen ordez».

26. Setek ere semea izan zuen, Enox izenekoa. Orduan hasi ziren Jaunaren izena gurtzen.

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 4