Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 4:16-20 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

16. Honela, Kain, Jaunarengandik aldendurik, Nod lurraldean bizi izan zen, Edenez ekialdera.

17. Kain bere emazteari batu eta haurdun gelditu zen emaztea, eta Henok izan zuen. Hiri bat eraiki zuen Kainek eta Henok eman zion izen, bere semeari bezala.

18. Henok Iraden aita izan zen; Irad Mehuiaelena; Mehuiael Metuxaelena, eta Metuxael Lamekena.

19. Lamekek bi emazte hartu zituen. Batak Ada zuen izena, besteak Tzila.

20. Adak Jabal sortu zuen, oihal-etxoletan bizi diren abeltzainen arbasoa.

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 4