Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 4:1-7 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Gizonak bere emazte Evarekin harremanak izan zituen. Haurdun gelditu zen Eva, eta Kain —hau da, «Eskuratua»— izan zuen. Orduan, esan zuen: «Gizon bat eskuratu dut Jaunari esker».

2. Gero, haren anaia Abel izan zuen.Abel artzain bilakatu zen; Kain, berriz, nekazari.

3. Handik aldi batera, Kainek lurreko fruituen eskaintza egin zion Jaunari.

4. Abelek ere ekarri zituen artaldeko lehen bildotsak eta ardi-gantza. Jaunak abegi on egin zien Abeli eta honen emaitzari;

5. ez, ordea, Kaini eta honen emaitzari. Kain biziki haserretu zen, eta kopetilun zebilen.

6. Jaunak esan zion, orduan:— Zergatik zaude haserre? Zergatik kopetilun?

7. Zuzen jokatuko bazenu, argituko litzaizuke aurpegia; baina oker zabiltzanez gero, atean duzu bekatua, gainera erortzeko zain. Hala ere, mendera dezakezu.

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 4