Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 4:1-4 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Gizonak bere emazte Evarekin harremanak izan zituen. Haurdun gelditu zen Eva, eta Kain —hau da, «Eskuratua»— izan zuen. Orduan, esan zuen: «Gizon bat eskuratu dut Jaunari esker».

2. Gero, haren anaia Abel izan zuen.Abel artzain bilakatu zen; Kain, berriz, nekazari.

3. Handik aldi batera, Kainek lurreko fruituen eskaintza egin zion Jaunari.

4. Abelek ere ekarri zituen artaldeko lehen bildotsak eta ardi-gantza. Jaunak abegi on egin zien Abeli eta honen emaitzari;

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 4