Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 38:5-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

5. Izan zuen beste seme bat ere eta Xela eman zion izen. Hau sortu zuenean, Keziben zegoen Juda.

6. Bere lehen-seme Er, Tamar izeneko emakume batekin ezkondu zuen Judak.

7. Baina Errek, Judaren lehen-semeak, oker jokatu zuen Jainkoaren begi aurrean, eta hilarazi egin zuen Jaunak.

8. Orduan, Judak esan zion Onani: «Ezkon zaitez zeure anaiaren emaztearekin, eta bete koinatuari dagokion eginbidea, anaiari ondorengoa emateko».

9. Baina bazekien Onanek semea ez zuela berea izango. Horregatik, koinatarekin etzaten zen bakoitzean, lurrera isurtzen zuen hazia, bere anaiari ondorengorik ez emateko.

10. Jaunak ez zuen atsegin izan hark egiten zuena, eta hilarazi egin zuen hura ere.

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 38