Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 38:23-28 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

23. Orduan, Judak esan zuen:—Ba, jaso ditzala beretzat; ez gaitu barregarri utziko. Dena den, bidali diot antxumea eta ez duzu aurkitu.

24. Handik hiru hilabetera, berri hau eman zioten Judari:—Tamar, zure erraina, emagaldu bihurtu da eta, horren ondorioz, haurdun dago.Judak esan zuen:—Kanpora atera eta erre dezatela.

25. Kanpora zeramatela, Tamarrek bere aitaginarrebari mandatu hau bidali zion: «Gauza hauen jabe denarengandik nago haurdun. Ikus norenak diren zigilua, honen lokarria eta makila».

26. Ikusi zituenean, Judak esan zuen:—Berak du arrazoia; okerra nirea da, ez baitiot neure seme Xelari emaztetzat eman.Orduz gero, ez zuen harremanik izan bere errainarekin.

27. Erditze-garaia iritsi zitzaionean, Tamarrek bikiak zituen bere erraietan.

28. Erditzerakoan, bikietariko batek eskua atera zuen; emaginak heldu eta hari gorri bat lotu zion, esanez: «Hau da lehenbizi atera dena».

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 38