Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 38:1-8 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Garai hartan, Juda bere anaiengandik aldendu eta Hira izeneko Adulamgo gizon baten etxera joan zen bizitzera.

2. Han, Xua deituriko kanaandar baten alaba ezagutu zuen. Judak emaztetzat hartu eta elkarrekin bizi izan ziren.

3. Haurdun gelditu zen emakumea eta semea izan zuen. Judak Er eman zion izen.

4. Berriro ere haurdun gelditu eta emazteak beste seme bat izan zuen, eta Onan eman zion izen.

5. Izan zuen beste seme bat ere eta Xela eman zion izen. Hau sortu zuenean, Keziben zegoen Juda.

6. Bere lehen-seme Er, Tamar izeneko emakume batekin ezkondu zuen Judak.

7. Baina Errek, Judaren lehen-semeak, oker jokatu zuen Jainkoaren begi aurrean, eta hilarazi egin zuen Jaunak.

8. Orduan, Judak esan zion Onani: «Ezkon zaitez zeure anaiaren emaztearekin, eta bete koinatuari dagokion eginbidea, anaiari ondorengoa emateko».

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 38