Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 37:4-8 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

4. Aitak maiteago zuela ikusirik, anaiak gorrotatzen hasi zitzaizkion eta hitza bera ere ukatu egiten zioten.

5. Behin batean, Josek amets bat izan zuen eta, kontatu zienean, are gehiago gorrotatu zuten anaiek.

6. —Entzun nire ametsa —esan zien—.

7. Gari-balak lotzen ari ginen soro erdian. Hartan, nirea jaiki eta zutik jarri zen, eta zuenak nirearen inguruan ahuspeztu ziren.

8. Anaiek esan zioten:—Geure errege edo menderatzaile izan behar ote zaitugu?Eta are gehiago gorrotatu zuten bere amets eta esanengatik.

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 37