Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 37:25-32 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

25. Ondoren, jateko eseri ziren.Horretan, Joseren anaiek Galaadetik zetorren ismaeldar bidaiari-talde bat ikusi zuten. Egiptora zihoazen, gameluetan usaingarriak, ukendua eta mirra eramanez.

26. Judak esan zien anaiei: «Zer irabazten dugu geure anaia hil eta beraren heriotza ezkutatuz?

27. Ea, sal diezaiegun ismaeldarrei, kalterik egin gabe, anaia hau geure odolekoa dugu eta».Amore eman zuten anaiek.

28. Honela, madiandar merkatariak handik igaro zirenean, Jose putzu lehorretik atera eta zilarrezko hogei txanponetan saldu zieten ismaeldarrei. Hauek Egiptora eraman zuten.

29. Rubenek, putzura itzuli zenean, ez zuen Jose barruan aurkitu. Orduan, soinekoak urratu

30. eta, anaiengana itzulirik, esan zien: «Ez dago mutikoaren arrastorik! Zer egin behar dut nik orain?»

31. Orduan, aker bat hil eta Joseren jantzia harturik, akerraren odoletan busti zuten.

32. Gero, aitari bidali zioten mezu honekin: «Jantzi hau aurkitu dugu; ikus zure semearena den ala ez».

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 37