Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 37:13-23 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

13. Israelek Joseri esan zion:—Zure anaiak Sikemen dira ardiak larratzen. Haiengana joan behar duzu.Josek erantzun zion:—Prest nauzu.

14. Aitak esan zion:—Zoaz zure anaiak eta artaldea nola dabiltzan ikustera, eta ekarri haien berri.Israelek, bada, Hebron haranetik Sikemera bidali zuen. Hara iristean,

15. gizon batek landan zehar noraezean ikusi eta galdegin zion:—Zeren bila zabiltza?

16. Josek erantzun:—Neure anaien bila. Esadazu non ari diren larratzen!

17. Gizonak esan zion:—Alde egin dute hemendik. Dotanera zihoazela entzun diet.Joan zen, bada, Jose anaien ondoren eta Dotanen aurkitu zituen.

18. Anaiek urrutitik ikusi zuten eta, beraiengana hurbildu aurretik, hura hiltzeko akordioa hartu zuten.

19. —Badator ameslaria —ziotsaten elkarri—.

20. Ea, hil eta jaurti dezagun putzu batera, eta basapiztiaren batek irentsi duela esango dugu. Orduan ikusiko dugu zertan gelditzen diren horren ametsak.

21. Hori entzutean, Jose haien eskuetatik libratu nahian hasi zen Ruben.—Ez dezagun hil! —esan zien—.

22. Ez isuri odolik! Jaurti ezazue eremuko putzu batera, baina ez kalterik egin.Jose haien eskuetatik libratu egin nahi zuen, aitari itzultzeko.

23. Honela bada, Jose hurbildu zenean, anaiek soinean zeraman jantzi apain hura kendu zioten,

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 37