Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 36:8-26 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

8. Esau, bada, Edom ere zeritzana, Seir mendialdean jarri zen bizitzen.

9. Hauek dira edomdarren arbaso Esauren ondorengoak Seir mendialdean.

10. Hona Esauren semeak: Elifaz, Esauren emazte Adaren semea, eta Reuel, Esauren emazte Basmaten semea.

11. Elifazen semeak Teman, Omar, Tzefo, Gatam eta Kenaz izan ziren.

12. Bazuen Elifazek ohaide bat ere, Timna izenekoa. Honek Amalek sortu zion. Hauek izan ziren Esauren emazte Adaren ondorengoak.

13. Esauren seme Reuelen semeak, berriz, hauek izan ziren: Nahat, Zerah, Xama eta Miza. Hauek izan ziren Esauren emazte Basmaten ondorengoak.

14. Eta beste hauek izan ziren Tzibonen seme zen Anaren alaba Oholibamak Esau bere senarrari sortu zizkion semeak: Jeux, Jalam eta Korah.

15. Hauek dira Esauren ondorengoen leinuburuak: Esauren lehen-seme Elifazen jatorritik Teman, Omar, Tzefo, Kenaz,

16. Gatam eta Amalek. Horiek dira Elifazengandik sorturiko Edomgo leinuburuak, Adaren ondorengoak.

17. Esauren seme Reuelen jatorritik Nahat, Zerah, Xama eta Miza leinuburuak, Esauren emazte Basmaten ondorengoak.

18. Eta Anaren alaba Oholibama Esauren emaztearen jatorritik Jeux, Jalam eta Korah leinuburuak.

19. Horiek dira Esauren ondorengoak, Edomgo leinuburuak.

20. Hona lurralde hartan bizi ziren Seir hortarraren semeak: Lotan, Xobal, Tzibon, Ana,

21. Dixon, Etzer eta Dixan. Horiek ziren Seirren ondorengoak, hortarren leinuburuak Edomen.

22. Lotanen semeak Hori eta Hemam izan ziren; Lotanen arreba Timna izan zen.

23. Xobalen semeak Alban, Manahat, Eval, Xefo eta Onam izan ziren.

24. Tzibonen semeak Aia eta Ana. Ana hau izan zen basamortuan ur beroa aurkitu zuena, bere aita Tzibonen astoak larratzen ari zela.

25. Anak seme-alabak izan zituen: Dixon eta Oholibama.

26. Dixonen semeak Hemdan, Exban, Jitran eta Keran izan ziren.

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 36