Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 36:1-11 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Hauek dira Esauren, hots, Edomen ondorengoak.

2. Esauk emakume kanaandarrak hartu zituen emaztetzat: Ada, Elon hititaren alaba, Oholibama, Tzibon amortarraren seme zen Anaren alaba,

3. eta Basmat, Ismaelen alaba, Nebaioten arreba.

4. Adak Elifaz sortu zion Esauri, Basmatek Reuel,

5. eta Oholibamak, Jeux, Jalam eta Korah. Horiek dira Kanaanen Esauri sortu zitzaizkion semeak.

6. Bere emazte, seme-alaba eta etxeko denak, eta Kanaanen eskuratu zituen ondasun eta abere guztiak harturik, beste lurralde batera joan zen Esau, Jakob bere anaiarengandik aldenduz.

7. Izan ere, ondasun gehiegi zuten elkarrekin bizi ahal izateko, eta atzerritar gisa bizi ziren lurralde hartan ez zuten larrerik aski beren abereentzat.

8. Esau, bada, Edom ere zeritzana, Seir mendialdean jarri zen bizitzen.

9. Hauek dira edomdarren arbaso Esauren ondorengoak Seir mendialdean.

10. Hona Esauren semeak: Elifaz, Esauren emazte Adaren semea, eta Reuel, Esauren emazte Basmaten semea.

11. Elifazen semeak Teman, Omar, Tzefo, Gatam eta Kenaz izan ziren.

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 36