Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 35:6-18 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

6. Kanaan lurraldean dagoen Luz-era, hau da, Betelera, heldu zen Jakob, berarekin zihoan jende guztiarekin.

7. Aldarea eraiki zuen han, eta toki hari El-Betel —hau da, «Betelgo Jainko»— eman zion izen, han agertu baitzitzaion Jainkoa, anaiarengandik ihesi zihoan hartan.

8. Egun haietan hil zen Debora, Rakelen inudea. Eta Betel inguruan ehortzi zuten arte baten pean. Jakobek «Negar-Arte» eman zion izen arteari.

9. Beste behin ere agertu zitzaion Jainkoa Jakobi, Mesopotamiatik etorri zenean, eta bedeinkatu egin zuen.

10. Jainkoak esan zion:«Jakob duzu izena.Baina ez zara aurrerantzeanJakob deituko:Israel izango duzu izen».Eta Israel izena eman ondoren,

11. Jainkoak esan zion:«Ni Jainko Ahaltsua naiz.Ondorengo ugari izango duzu.Are gehiago,nazio asko sortuko dituzu,eta erregeak aterako dirazuregandik.

12. Zeuri eta zeure ondorengoeiemango dizuet Abrahami eta Isaakiagindu diedan lurraldea».

13. Eta gorantz joan zen Jainkoa, hitz egin zion tokitik.

14. Jakobek oroitarri bat eraiki zuen Jainkoa mintzatu zitzaion tokian. Haren gainean olioa isuri eta isur-oparia eskaini zion Jainkoari.

15. Jainkoa mintzatu zitzaioneko tokiari Betel —hau da, «Jainkoaren Etxe»— eman zion izen.

16. Joan ziren Beteletik eta, oraindik Efratara bidean zirelarik, Rakelek semea izan zuen. Oso erditze mingarria izan zuen.

17. Erdiminetan zegoela, emaginak esan zion: «Ez izan beldur; mutikoa duzu berriro!»

18. Hiltzear zegoen Rakel. Azken arnasa emateko zegoela, Ben-Oni —hau da, «Ene oinazetako seme»— eman zion izen; baina aitak Benjamin —hau da, «Eskuineko seme»— eman zion izen.

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 35