Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 35:24-29 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

24. Rakelen semeak, Jose eta Benjamin.

25. Rakelen neskame Bilharen semeak, Dan eta Neftali.

26. Learen neskame Zilparen semeak, Gad eta Axer. Hauek dira Jakobi Mesopotamian sortu zitzaizkion semeak.

27. Jakob bere aita Isaakengana heldu zen Mambrera, Kiriat-Arba edo Hebronera, Abraham eta Isaak atzerritar gisa bizi izan ziren lekura.

28. Isaak ehun eta laurogei urtez bizi izan zen.

29. Hil zen Isaak, eta bere arbasoekin elkartu, zahartzaro luze eta betearen ondoren. Bere seme Esauk eta Jakobek ehortzi zuten.

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 35