Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 35:1-8 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Jainkoak esan zion Jakobi: «Jaiki! Igo Betelera, eta zaude han. Egidazu bertan aldarea, Esau zeure anaiarengandik ihesi zindoazelarik agertu zitzaizun Jainko honi».

2. Orduan, Jakobek esan zien bere etxekoei eta berekin zeuden guztiei: «Kendu zeuen artetik jainko arrotzak; egin garbikuntza eta aldatu soinekoak.

3. Gero, Betelera igoko gara. Han aldarea egingo diot larrialdi-egunean erantzun zidan Jainkoari, nire ibilbidean neurekin izan baitut».

4. Haiek esku artean zituzten jainko arrotzen irudi guztiak eman zizkioten Jakobi, baita belarritakoak ere. Eta Jakobek Sikem inguruko artearen azpian lurperatu zituen.

5. Abiatu ziren, bada, eta Jainkoarekiko izuak hartu zuen hirietako jendea: inork ez zien eraso Jakoben semeei.

6. Kanaan lurraldean dagoen Luz-era, hau da, Betelera, heldu zen Jakob, berarekin zihoan jende guztiarekin.

7. Aldarea eraiki zuen han, eta toki hari El-Betel —hau da, «Betelgo Jainko»— eman zion izen, han agertu baitzitzaion Jainkoa, anaiarengandik ihesi zihoan hartan.

8. Egun haietan hil zen Debora, Rakelen inudea. Eta Betel inguruan ehortzi zuten arte baten pean. Jakobek «Negar-Arte» eman zion izen arteari.

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 35