Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 34:9-18 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

9. Elkarren arteko ezkontzak direla bide, egin gaitezen elkarren ahaide.

10. Geldi zaitezte gurekin bizitzen, zeuen aukeran duzue lurralde hau: bizi bertan, egizue zeuen bizimodua, erosi etxaldeak».

11. Sikemek Dinaren aitari eta nebei esan zien: «Har nazazue onez; eskatu adina emango dizuet.

12. Nahi besteko dotea eta emaitza, eskatzen didazuena, emango dizuet; baina emadazue neskatxa emaztetzat!»

13. Jakoben semeek azpikeriaz erantzun zieten Sikemi eta honen aita Hamorri, Dina desohoratu zuelako.

14. Esan zieten: «Ez dezakegu horrelakorik egin. Geure arreba erdaingabe bati eman emaztetzat! Laidoa litzateke guretzat.

15. Gu bezalako bihurtzen bazarete bakarrik onartuko dizuegu eskaria, zuen gizonezko guztiak erdaintzen badira, alegia.

16. Orduan, geure alabak emango dizkizuegu emaztetzat eta zuen alabak hartuko geuretzat; zuekin biziko gara eta herri bakar bat izango.

17. Baina erdaindu nahi ez baduzue, geure arreba hartu eta alde egingo dugu».

18. Hitz hauek atsegin izan zituzten Hamorrek eta honen seme Sikemek.

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 34