Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 34:24-28 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

24. Hiri-sarrerako plazan bildu ziren guztiak aditu zieten Hamorri eta honen seme Sikemi, eta gizonezko guztiak erdaindu egin ziren.

25. Hirugarren egunean, erdainkuntzagatik minez zeudela, Jakoben bi semek, Simeon eta Lebik, Dinaren nebek, nork bere ezpata hartu eta, eragozpenik gabe hirian sarturik, gizonezko guztiak hil zituzten.

26. Hamor eta honen seme Sikem ere ezpataz hil zituzten; Sikemen etxetik Dina hartu eta atera egin ziren.

27. Jakoben semeek, hildakoen gainetik ibiliz, hiria hustu egin zuten, arreba bortxatu zietelako.

28. Harrapatu egin zituzten hango abere txiki eta handiak, astoak, hirian nahiz landan zeudenak,

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 34