Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 34:10-22 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

10. Geldi zaitezte gurekin bizitzen, zeuen aukeran duzue lurralde hau: bizi bertan, egizue zeuen bizimodua, erosi etxaldeak».

11. Sikemek Dinaren aitari eta nebei esan zien: «Har nazazue onez; eskatu adina emango dizuet.

12. Nahi besteko dotea eta emaitza, eskatzen didazuena, emango dizuet; baina emadazue neskatxa emaztetzat!»

13. Jakoben semeek azpikeriaz erantzun zieten Sikemi eta honen aita Hamorri, Dina desohoratu zuelako.

14. Esan zieten: «Ez dezakegu horrelakorik egin. Geure arreba erdaingabe bati eman emaztetzat! Laidoa litzateke guretzat.

15. Gu bezalako bihurtzen bazarete bakarrik onartuko dizuegu eskaria, zuen gizonezko guztiak erdaintzen badira, alegia.

16. Orduan, geure alabak emango dizkizuegu emaztetzat eta zuen alabak hartuko geuretzat; zuekin biziko gara eta herri bakar bat izango.

17. Baina erdaindu nahi ez baduzue, geure arreba hartu eta alde egingo dugu».

18. Hitz hauek atsegin izan zituzten Hamorrek eta honen seme Sikemek.

19. Mutila berandu gabe erdaindu zen, hain gogoko baitzuen Jakoben alaba. Eta bera zen bere aitaren etxean ohoragarriena.

20. Hamor eta honen seme Sikem joan ziren hiri-sarrerako plazara eta honela mintzatu zitzaizkien hiritarrei:

21. «Gizon horiek bakezale dira. Daudela gurekin lurralde honetan, eta egin dezatela beren bizimodua bertan, nahiko zabala baita gu eta horiek bizitzeko. Horien alabak hartuko ditugu emaztetzat, eta guk geure alabak emango dizkiegu.

22. Baina gizon horiek ez dute onartuko gurekin egotea, herri bakar bat izateko, geure gizonezko guztiak erdaintzen ez baditugu, berak erdaintzen diren bezala.

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 34