Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 34:1-11 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Dina, Leak Jakobi sortu zion alaba, lurralde hartako neskatxak ikustera atera zen.

2. Sikemek, lurralde hartako buruzagi zen Hamor hibiarraren semeak, Dina ikusi, heldu, berarekin etzan eta bortxatu egin zuen.

3. Baina gero, haren bihotza Jakoben alaba Dinari atxiki zitzaion. Neskatxaz maitemindu zen eta hunkigarriro mintzatu zitzaion.

4. Sikemek Hamor bere aitari esan zion: «Har iezadazu neskatxa hori emaztetzat».

5. Jakobek jakin zuen Sikemek Dina desohoratu zuela; baina, semeak abereekin landan zituenez, isilik egon zen haiek itzuli arte.

6. Hamor, Sikemen aita, Jakobekin hizketatzera atera zen.

7. Landatik itzultzean, Jakoben semeek gertatuaren berri jakin zuten. Samindurik eta haserre bizitan jarri ziren. Jakoben alabarekin etzanez Sikemek egin zuen itsuskeria, Israelen ez zela inola ere egin behar esaten zuten.

8. Honela mintzatu zitzaien Hamor: «Sikem nire semea zuen arrebaz maitemindua dago; emaiozue, arren, emaztetzat.

9. Elkarren arteko ezkontzak direla bide, egin gaitezen elkarren ahaide.

10. Geldi zaitezte gurekin bizitzen, zeuen aukeran duzue lurralde hau: bizi bertan, egizue zeuen bizimodua, erosi etxaldeak».

11. Sikemek Dinaren aitari eta nebei esan zien: «Har nazazue onez; eskatu adina emango dizuet.

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 34