Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 33:3-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

3. Aurretik joan zen bera, eta zazpi aldiz ahuspeztu zen lurrean bere anaiarengana hurbildu ahala.

4. Lasterka bideratuz, Esauk, besarkatu eta lepotik heldurik, laztandu egin zuen Jakob, eta negarrari eman zioten biek.

5. Esauk, Jakoben emazte eta seme-alabak ikusi zituelarik, galdegin zion:—Zein dituzu horiek?Jakobek erantzun:—Jainkoak zure zerbitzari honi eman dizkion seme-alabak.

6. Orduan, beren semeekin hurbildurik, neskameak ahuspeztu egin zitzaizkion.

7. Lea ere hurbildu zen bere seme-alabekin, eta ahuspeztu. Azkenik, Jose eta Rakel, hurbilduz, ahuspeztu egin ziren.

8. Esauk galdegin zion:—Zertarako dira ikusi ditudan abere-talde horiek guztiak?Jakobek erantzun:—Zure abegi ona nahi nuen irabazi.

9. Esauk, orduan:—Neurearekin nahikoa dut, anaia; zurea zeuretzat.

10. Eta Jakobek:—Ez, otoi; begiko banauzu, hartzazu nire esku-erakutsia, zu ikustea Jainkoa bera ikustea bezain pozgarri gertatu baitzait eta hain ongi hartu bainauzu.

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 33