Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 33:12-17 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

12. Honek esan zion:—Goazen; zure ondoan joango naiz.

13. Baina Jakobek erantzun zion:—Badakizu ondo, jauna, haurrak ahulak direla, eta errapeko bildots eta axuriak ere baditut. Egun bakar batez behartzea aski litzateke, abere txiki guztiak hiltzeko.

14. Bihoa ene jauna bere zerbitzari honen aurretik, eta nik poliki-poliki egingo dut bidea, aurrean doazen abereen eta haurren martxan, Seirrera, ene jaunarengana, iritsi arte.

15. Esauk esan zion:—Neure gizon batzuk behintzat utziko dizkizut.Jakobek erantzun:—Zertarako? Aski dut, jauna, egin didazun abegi ona.

16. Hala, egun hartan, Esau Seirrera itzuli zen.

17. Jakob, berriz, Sukot aldera joan zen. Han etxea eraiki zuen beretzat, eta oihal-etxolak abere-taldeentzat. Horra zergatik eman zitzaion leku hari Sukot —hau da, «Etxoleta»— izena.

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 33