Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 33:1-6 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Jakobek, begiak jasorik, Esau ikusi zuen laurehun gizonekin etortzen. Orduan, Lea, Rakel eta hauen bi neskameen artean banatu zituen seme-alabak.

2. Aurrean neskameak jarri zituen beren semeekin, gero Lea bere seme-alabekin; azkenik, Rakel eta Jose.

3. Aurretik joan zen bera, eta zazpi aldiz ahuspeztu zen lurrean bere anaiarengana hurbildu ahala.

4. Lasterka bideratuz, Esauk, besarkatu eta lepotik heldurik, laztandu egin zuen Jakob, eta negarrari eman zioten biek.

5. Esauk, Jakoben emazte eta seme-alabak ikusi zituelarik, galdegin zion:—Zein dituzu horiek?Jakobek erantzun:—Jainkoak zure zerbitzari honi eman dizkion seme-alabak.

6. Orduan, beren semeekin hurbildurik, neskameak ahuspeztu egin zitzaizkion.

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 33