Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 32:9-20 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

9. bere baitarako baitzioen: «Esau kanpamendu batera etorri eta erasotzen badit, beste kanpalekukoek ihes egin ahal izango dute».

10. Gero, Jakobek otoitz hau egin zuen: «Jauna, gure guraso Abrahamen eta Isaaken Jainkoa, zuk esan didazu: “Itzul zaitez zeure lurraldera eta zeure ahaideengana, eta bedeinkatuko zaitut”.

11. Ez dut merezi zeure zerbitzari honi egin diozun hainbat mesede, leial agertu zatzaizkio eta. Neure makila besterik ez nuen Jordan hau igarotzean, eta orain bi kanpamendu oso ditut.

12. Libra nazazu, arren, neure anaia Esauren eskutik, ni eta ama-semeak hiltzeko etorriko den beldur bainaiz.

13. Zuk esana da: “Bedeinkazio ugari emango dizut, eta zure ondorengoak konta ez daitekeen itsas hondarra bezainbat ugalduko ditut”».

14. Han igaro zuen gaua. Gero, eskuratuak zituen ondasunetatik Esau bere anaiarentzat oparia aukeratu zuen:

15. berrehun ahuntz eta hogei aker, berrehun ardi eta hogei ahari,

16. hogeita hamar gamelu esnedun eta hamar asteme.

17. Abereak taldetan banatu eta bere morroien esku utzi zituen, esanez: «Zoazte nire aurretik, abere-talde batetik bestera tarte bat utzirik».

18. Lehenengoari agindu hau eman zion: «Esau nire anaiak zurekin topo egin eta galdegingo dizunean: “Norena zara? Nora zoaz? Norena da aurrean daramazun abere-taldea?”,

19. hau esango diozu: “Jakob zure zerbitzariarena; Esauri bidaltzen dion oparia da; eta bera dator atzetik”».

20. Agindu bera eman zion bigarrenari, gero hirugarrenari, eta abere-taldeen atzetik zihoazen guztiei: «Honela hitz egingo diozue Esauri, berarekin topo egitean.

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 32