Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 32:23-33 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

23. Gauean, Jakobek, jaiki, bere bi emazteak, hauen bi neskameak eta hamaika semeak hartu eta Jabok errekako pasabidea igaroarazi zien.

24. Zeukan guztia ere errekaz beste aldera igaroarazi zuen.

25. Jakob bakarrik gelditu zen, eta gizon batek Jakobekin borrokan jardun zuen egunsentiraino.

26. Gizonak, garaitu ezin zuela ikusirik, borrokaldian izter-giltza ukitu zion Jakobi eta koloka jarri.

27. Gizonak esan zion:—Uztazu joaten, eguna zabaltzear baitago.Jakobek erantzun zion:—Ez dizut utziko, bedeinka nazazun arte.

28. Hark galdetu zion:—Zein da zure izena?—Jakob —erantzun zion.

29. Besteak, orduan:—Ez dizute aurrerantzean Jakob deituko, Israel baizik, borrokan egin baituzu Jainkoarekin eta gizakiekin, eta nagusi atera zara.

30. Jakobek galdegin zion:—Esadazu, arren, zeure izena.Hark erantzun:—Zergatik galdegiten didazu izena?Eta han bertan bedeinkatu zuen.

31. Jakobek leku hari Penuel —hau da, «Jainkoaren Aurpegi»— eman zion izen; honela baitzioen: «Jainkoa aurrez aurre ikusi eta oraindik bizirik nago».

32. Eguzkia ateratzen ari zen Jakobek Penueldik alde egitean, eta izterretik herrenka zebilen.

33. Horra zergatik ez duten jaten Israelen ondorengoek gaurdaino izter-giltza gaineko nerbiorik: gizon hark Jakob hortxe ukitu zuelako.

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 32