Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 32:1-7 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Goizean goiz jaikirik, Labanek bere alaba-bilobak besarkatu zituen eta bedeinkatu. Gero, alde egin zuen, etxera itzuliz.

2. Bere bidean zihoala, Jainkoaren aingeru batzuekin egin zuen topo Jakobek.

3. Haiek ikusi orduko, Jakobek esan zuen: «Jainkoaren kanpalekua da hau!» Eta leku hari Mahanaim —hau da, «Kanpaleku-bieta»— eman zion izen.

4. Jakobek mezulariak bidali zizkion, bere aurretik, Esau bere anaiari, Seir lurraldera, Edomgo landetara.

5. Agindu hau eman zien: «Hona nola hitz egingo diozuen Esau ene anaiari: Honela mintzo da Jakob zure zerbitzaria: Labanekin egona nauzu eta orain arte luzatu naiz.

6. Baditut behi eta astoak, artaldeak, morroi eta mirabeak. Mezulariak bidaltzen dizkizut ene jaun horri, honen guztiaren berri ematera, onez hartuko nauzulakoan».

7. Itzuli zitzaizkion mezulariak Jakobi, esanez: «Esau zure anaiarekin egon gara. Bera ere bidera datorkizu laurehun gizonekin».

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 32