Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 31:50-54 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

50. Nire alabak gaizki erabiltzen badituzu eta nire alabez gain beste emazterik hartzen baduzu, inongo gizonik ez, baizik Jainkoa bera izango da lekuko nire eta zure artean».

51. Beste hau ere esan zion Labanek Jakobi: «Hona harri-pila hau eta bion arte an eraiki dudan oroitarria.

52. Harri-pila eta oroitarri hauek lekuko izanen dira hau adierazteko: ez zuk eta ez nik ez dugula asmo txarrik izan behar muga honetatik igarotzean.

53. Abrahamen Jainkoa eta Nahorren Jainkoa, gure gurasoen Jainkoa, izan bedi epaile gure artean».Orduan, Jakobek zin egin zuen bere aita Isaaken Jainko izugarriagatik.

54. Sakrifizioa eskaini zuen Jakobek mendian, eta bere ahaideak otordura gonbidatu. Otordua egin ondoren, mendian igaro zuten gaua.

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 31