Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 31:42-52 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

42. Ene aitaren Jainkoa, Abrahamen Jainkoa, Isaaken Jainko izugarria, neure alde izan ez banu, esku-hutsik bidaliko nindukezun. Jainkoak, ordea, ikusi ditu nire atsekabea eta nire esku nekatuak, eta bart eman du erabakia.

43. Labanek erantzun zion Jakobi:—Alaba horiek neureak ditut, haur horiek neureak, abere-talde hori neurea; ikusten dituzun guztiok neureak ditut. Zer egin diezaieket gaur neure alaba hauei eta berauen haurrei?

44. Ea, egin dezagun hitzarmena biok; bera izango da lekuko bion artean.

45. Orduan, hartu zuen Jakobek harri bat eta oroitarritzat eraiki.

46. Gero, bere ahaideei esan zien: «Bildu harri batzuk».Bildu zituzten harriak eta pilan ezarri. Eta han jan zuten, harri-pilaren gainean.

47. Labanek Jegar Sahaduta deitu zuen harri-pila hura; Jakobek, berriz, Galed.

48. Labanek esan zuen: «Harri-pila hau dugu gaur bion artean lekuko». Horregatik, Galed, —hau da, «Harri-pila Lekuko»— eman zion izen;

49. Mitzpa —hau da, «Begiraleku»— ere eman zion izen Labanek, berak esandako honengatik: «Jaunak begira diezagula niri eta zuri, elkarrengandik urruntzean.

50. Nire alabak gaizki erabiltzen badituzu eta nire alabez gain beste emazterik hartzen baduzu, inongo gizonik ez, baizik Jainkoa bera izango da lekuko nire eta zure artean».

51. Beste hau ere esan zion Labanek Jakobi: «Hona harri-pila hau eta bion arte an eraiki dudan oroitarria.

52. Harri-pila eta oroitarri hauek lekuko izanen dira hau adierazteko: ez zuk eta ez nik ez dugula asmo txarrik izan behar muga honetatik igarotzean.

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 31