Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 31:1-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Aditu zuen Jakobek Labanen semeek ziotena: «Jakobek beretzat hartu du gure aitarena zen guztia eta horrela lortu ditu aberastasun hauek guztiak».

2. Ikusten zuen Jakobek Labanen begitartea ere, eta ohartu zen haren jarrera ez zela ordu artekoa bezalakoa.

3. Orduan, Jaunak esan zion Jakobi: «Itzul zaitez zeure arbasoen lurraldera, zeure ahaideengana: ni zeurekin izango nauzu».

4. Jakobek deitu zituen Rakel eta Lea bere artaldea zeukan lekura,

5. eta esan zien:—Zuen aitaren begitartea ikusirik, ohartu naiz ez dela niretzat lehengoa bera; baina neurekin dut neure aitaren Jainkoa.

6. Badakizue ongi ahalegin guztiaz zerbitzatu dudala zuen aita.

7. Baina berak engainatu egin nau eta hamar bider, gutxienez, aldatu du nire lansaria; Jainkoak, ordea, ez dio utzi niri kalterik egiten.

8. «Pintoak izango dituzu lansari» zioenean, ardiek arkume pintoak egiten zituzten. «Marradunak izango dituzu lansari» zioenean, aldiz, ardiek arkume marradunak egiten zituzten.

9. Honela, Jainkoak artaldea zuen aitari kendu egin dio, eta niri eman.

10. Izan ere, ardiak ernaltzeko garaian hauxe ikusten nuen ametsetan: ardiak ernaltzen zituzten ahariak marradunak, pintoak eta nabarrak zirela.

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 31