Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 30:37-40 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

37. Jakobek, zumitz-, hurritz- eta platano-ziri heze batzuk harturik, zuritu egin zituen.

38. Abereak edatera zihoazen asketan ezarri zituen ziri zurituak ardien aurrean; hala, edatera joatean, ardiek arkara izaten zuten.

39. Eta, zirien aurrean ernalduak izatean, bildots marradun, pinto eta nabarrak jaiotzen ziren.

40. Gero, Jakobek bildotsak bereizten zituen, Labanen artaldeko abere marradun eta beltzekin elkartu gabe. Honela zihoan bere artaldea osatuz Labanen ardietatik aparte.

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 30