Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 30:20-23 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

20. Leak esan zuen: «Opari ederra egin dit Jainkoak! Orain bai aintzakotzat hartuko nauela senarrak, sei seme eman baitizkiot!» Eta Zabulon eman zion izen.

21. Gero, alaba izan zuen, eta Dina eman zion izen.

22. Jainkoa Rakelez oroitu eta, honen eskaria adituz, erraiak ernearazi zizkion.

23. Haurdun gelditu eta semea izan zuen. Orduan, esan zuen: «Kendu dit Jainkoak neure lotsaizuna».

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 30