Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 30:2-17 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

2. Jakob haserretu egin zen Rakelekin eta esan zion:—Jainkoa ote naiz, bada, ni? Berak galarazi dizu sabeleko fruitua!

3. Rakelek, orduan:—Hor duzu nire neskame Bilha. Elkar zaitez berarekin eta emango dizu semerik nire ordez; honela, nik ere izango dut semerik, hura bitarteko.

4. Eta bere neskame Bilha eman zion Jakobi emazte gisa. Elkartu zitzaion Jakob,

5. eta Bilhak haurdun gelditu eta semea eman zion Jakobi.

6. Rakelek zioen: «Nire alde atera da Jainkoa, nire deia entzun eta semea eman baitit». Horregatik, Dan eman zion izen.

7. Haurdun gelditu zen berriro Bilha, Rakelen neskamea, eta beste seme bat eman zion Jakobi.

8. Rakelek esan zuen: «Nire ahizparekin gatazka gogorrean borrokatu naiz eta garaile atera». Eta Neftali eman zion izen.

9. Leak, gehiago haurrik ez zuela ikustean, bere neskame Zilpa hartu eta Jakobi eman zion emazte bezala.

10. Zilpak, Learen neskameak, semea eman zion Jakobi.

11. Leak esan zuen: «Hau zoria!» Eta Gad eman zion izen.

12. Gero, Zilpak, Learen neskameak, bigarren seme bat eman zion Jakobi.

13. Leak, orduan, esan zuen: «Hau zoriona! Neskatxek zorionak emango baitizkidate». Eta Axer eman zion izen.

14. Gari-uztaroan, Ruben sorora joan zen amodio-sagar bila, eta bere ama Leari eraman zizkion. Rakelek esan zion Leari:—Emadazu zure semearen amodio-sagar horietarik.

15. Leak erantzun zion:—Ez al da aski senarra kentzea, neure semearen amodio-sagarrak ere kendu nahi izateko?Rakelek erantzun zion:—Ongi! Gaur gauean ohera dadila Jakob zurekin, zure semearen amodio-sagarren truke.

16. Arratsean, Jakob sorotik itzultzean, bidera irten zitzaion Lea, esanez: «Nirekin etorri behar duzu, neure semearen amodio-sagarrez eskuratu baitut horretarako eskubidea».Gau hartan Learekin oheratu zen Jakob.

17. Jainkoak Learen eskaria aditu zuen: haurdun gertatu eta bosgarren semea eman zion Jakobi.

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 30