Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 30:1-8 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Rakel, Jakobi semerik ezin ziola eman eta, ahizpaganako jeloskor jarri zen. Esan zion Jakobi:—Emazkidazu semeak edo hil egingo naiz.

2. Jakob haserretu egin zen Rakelekin eta esan zion:—Jainkoa ote naiz, bada, ni? Berak galarazi dizu sabeleko fruitua!

3. Rakelek, orduan:—Hor duzu nire neskame Bilha. Elkar zaitez berarekin eta emango dizu semerik nire ordez; honela, nik ere izango dut semerik, hura bitarteko.

4. Eta bere neskame Bilha eman zion Jakobi emazte gisa. Elkartu zitzaion Jakob,

5. eta Bilhak haurdun gelditu eta semea eman zion Jakobi.

6. Rakelek zioen: «Nire alde atera da Jainkoa, nire deia entzun eta semea eman baitit». Horregatik, Dan eman zion izen.

7. Haurdun gelditu zen berriro Bilha, Rakelen neskamea, eta beste seme bat eman zion Jakobi.

8. Rakelek esan zuen: «Nire ahizparekin gatazka gogorrean borrokatu naiz eta garaile atera». Eta Neftali eman zion izen.

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 30