Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 3:19-23 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

19. Zeure bekokiko izerdizjango duzu ogia,lurrera itzuli arte,handik izan zara hartua eta:hautsa zaraeta hautsera itzuliko zara».

20. Gizonak bere emazteari Eva, hau da, «Bizi», eman zion izen, bizidun guztien ama delako.

21. Jainko Jaunak larruzko arropaz jantzi zituen gizona eta emaztea.

22. Gero, Jainko Jaunak esan zuen: «Horra gizakia gutariko bat bihurtua, dena ezagutzeko ahalmena duelarik. Ez dezala orain bizi-arbolako fruiturik hartu eta, hura janez, betiko bizi».

23. Beraz, Jainko Jaunak, Edengo baratzetik bota egin zuen, lurra landu zezan, handik izan baitzen hartua.

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 3