Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 3:14-24 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

14. Orduan, Jainko Jaunak sugeari esan zion:«Hori egin dualako,madarikatua hi abere guztien arteaneta basapiztia guztien artean!Sabel gainean arrastaka ibiliko haizeta hautsa jango dukheure bizitzako egun guztietan.

15. Elkarren etsai egingo zaituztethi eta emakumea,hire eta haren ondorengotza;honek burua zapalduko diketa hik orpotik helduko diok».

16. Emakumeari esan zion:«Haurdun gelditzean,oinazeak ugalduko dizkizuteta saminez izango dituzu haurrak;irritsak senarrarenganabultzatuko zaitu,eta hura izango duzu nagusi».

17. Eta gizonari esan zion:«Emaztearen esanari jaramon egineta galarazi nizun zuhaitzetikjan duzunez gero,madarikatua lurra zure erruz!Nekearen nekezaterako diozu janariazeure bizitzako egun guztietan.

18. Sasia eta laharra emango dizkizu,basalandarez elikatu beharko duzu.

19. Zeure bekokiko izerdizjango duzu ogia,lurrera itzuli arte,handik izan zara hartua eta:hautsa zaraeta hautsera itzuliko zara».

20. Gizonak bere emazteari Eva, hau da, «Bizi», eman zion izen, bizidun guztien ama delako.

21. Jainko Jaunak larruzko arropaz jantzi zituen gizona eta emaztea.

22. Gero, Jainko Jaunak esan zuen: «Horra gizakia gutariko bat bihurtua, dena ezagutzeko ahalmena duelarik. Ez dezala orain bizi-arbolako fruiturik hartu eta, hura janez, betiko bizi».

23. Beraz, Jainko Jaunak, Edengo baratzetik bota egin zuen, lurra landu zezan, handik izan baitzen hartua.

24. Gizakia bota ondoren, izaki hegaldun batzuk jarri zituen Edengo baratzearen ekialdean, suzko ezpata distiratsuak zituztela, bizi-arbolarako pasabidea ixteko.

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 3