Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 3:1-6 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Sugea zen Jainko Jaunak egindako piztiarik maltzurrena.Sugeak esan zion emakumeari:—Jainkoak debekatu egin dizue, beraz, baratzeko arbola guztietako fruituetarik jatea?

2. Emakumeak erantzun:—Ez, jan dezakegu baratzeko arboletako fruituetarik.

3. Baratze erdian dagoen zuhaitzaz bakarrik esan digu Jainkoak: «Ez jan horretatik, ezta ukitu ere, hil nahi ez baduzue».

4. —Ez zarete inolaz ere hilko —esan zion sugeak—.

5. Ongi daki Jainkoak, hartatik jan dezazuenean, begiak zabalduko zaizkizuela, eta bera bezalako bihurtuko zaretela, dena ezagutzeko ahalmena lortuz.

6. Ikusi zuen emakumeak fruitua gozoa zela, arbola ikusgarria eta jakituria lortzeko desiragarria. Hartu zuen, beraz, haren fruituetariko bat eta jan egin zuen. Gero, bere senarrari eman eta honek ere jan egin zuen.

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 3