Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 28:6-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

6. Esauk jakin zuen Isaakek Jakob bedeinkatu eta Mesopotamiara bidali zuela emazte bila, bedeinkatzean agindu hau emanez: «Ez zara Kanaango emakumeekin ezkonduko».

7. Aita-amen esanera, abiatu zen Jakob.

8. Ohartu zen, beraz, Esau, aitak ez zituela begiko Kanaango emakumeak,

9. eta Abrahamen seme Ismaelengana joan zen. Eta zituen emazteez gain, Ismaelen alaba eta Nebaioten arreba Mahalat hartu zuen emaztetzat.

10. Atera zen Jakob Beer-Xebatik Haranerantz.

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 28