Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 28:3-15 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

3. «“Jainko ahaltsuakbedeinka zaitzala,emankor egin eta ugaldu zaitzala,herri askoren sortzailebihur zaitezen!

4. Eman diezazuelaAbrahamen bedeinkazioa,zuri eta zure ondorengoei,orain atzerri duzun lurralde hau,Jainkoak Abrahami emandakoa,eskura dezazun”».

5. Horrela bada, Isaakek Mesopotamiara bidali zuen Jakob, Labanen etxera. Hau Betuel aramearraren semea zen, Jakob eta Esauren ama Rebekaren anaia.

6. Esauk jakin zuen Isaakek Jakob bedeinkatu eta Mesopotamiara bidali zuela emazte bila, bedeinkatzean agindu hau emanez: «Ez zara Kanaango emakumeekin ezkonduko».

7. Aita-amen esanera, abiatu zen Jakob.

8. Ohartu zen, beraz, Esau, aitak ez zituela begiko Kanaango emakumeak,

9. eta Abrahamen seme Ismaelengana joan zen. Eta zituen emazteez gain, Ismaelen alaba eta Nebaioten arreba Mahalat hartu zuen emaztetzat.

10. Atera zen Jakob Beer-Xebatik Haranerantz.

11. Eguzkia sartzean, zegoen lekuan igaro zuen gaua. Harri bat burukotzat harturik, bertan etzan zen.

12. Amets hau egin zuen: eskailera bat ikusi zuen, beheko ertza lurrean eta goikoa zeruan zituena, eta Jainkoaren aingeruak zurubian gora eta behera.

13. Hortan, Jauna agertu zitzaion bere ondoan zutik, honela zioela:«Jauna naiz ni,zure arbaso Abrahameneta Isaaken Jainkoa.Etzanik zaudeneko lurrazuri eta zure ondorengoeiemango dizuet.

14. Zure ondorengoaklurreko hautsa bezain ugariizango dira.Mendebalde eta ekialdera,iparralde eta hegoalderahedatuko zara.Zure eta zure ondorengoen bitartezlurreko senitarte guztiakbedeinkatuko ditut.

15. Begira, zeurekin nauzu!Noranahi zoazela, zainduko zaituteta lurralde honetara itzularaziko.Ez, ez zaitut eskutik utziko,esan dizudana bete arte».

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 28