Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 27:9-13 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

9. Zoaz abere-taldera eta ekarri bi ahuntz guri, eta jaki goxoa prestatuko diot aitari, atsegin duen bezalakoa.

10. Zeuk eramango diozu jateko; horrela, zu bedeinkatuko zaitu hil aurretik.

11. Jakobek erantzun zion bere ama Rebekari:—Baina Esau iletsua da, eta ni azal leunekoa.

12. Baliteke, ni ukitu eta iruzur egiten diodala aita ohartzea. Orduan, bedeinkazioaren ordez madarikazioa erakarriko nuke neure gain.

13. Amak esan zion:—Betor niregana delako madarikazio hori. Egizu nire esana eta zoaz agindutakoa ekartzera.

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 27