Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 27:38-46 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

38. Esauk esan zion:—Ez al duzu bedeinkazio bakar bat besterik, aita? Bedeinka nazazu neu ere!Esau negarrez hasi zen ozenki.

39. Eta Isaak honela mintzatu zitzaion:«Begira,lur gurietatik kanpo biziko zara,zeruko ihintzetik urrun.

40. Ezpataz zainduko duzu bizia,eta zeure anaia zerbitzatuko;baina bere garaianbotako duzu lepotikharen uztarria».

41. Esauk begitan hartu zuen Jakob, honek aitarengandik lortutako bedeinkazioagatik. Honela zioen berekiko: «Hurbil duk gure aitaren hileta-eguna; orduan, Jakob nire anaia hilko diat».

42. Rebekak, lehen-seme Esauren asmoei antzemanik, Jakob seme gazteenari dei egin eta esan zion: «Adizu, Esau zure anaiak mendekua hartu nahi du zure bizkarretik, zu hilez.

43. Entzun, seme. Ihes egizu Haranera, Laban nire anaiarenera.

44. Gelditu harekin denboraldi bat, zure anaiari haserrea baretu arte.

45. Anaiak zuk egina ahaztu eta haren amorruak atzera egin dezanean, bidaliko dut norbait hara, zure bila. Zer dela-eta galdu behar ditut neure seme biak egun berean?»

46. Rebekak esan zion Isaaki: «Bizitzaz nazkaturik nago Esauren emakume hitita horiengatik. Zertarako bizi, Jakob ere lurralde honetako emakumeren batekin ezkontzen bada?»

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 27