Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 25:4-17 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

4. Eta Madianen semeak Efa, Efer, Henok, Abida eta Eldaa. Hauek guztiak Keturaren ondorengoak dira.

5. Zeukan guztia Isaaki utzi zion Abrahamek.

6. Beste ohaideen semeei opariak eman zizkien, eta Isaakengandik urruti bidali zituen ekialderantz, bera oraindik bizi zela.

7. Ehun eta hirurogeita hamabost urtez bizi izan zen Abraham.

8. Zahartzaro luze eta betearen ondoren hil zen eta bere arbasoekin elkartu.

9. Bere seme Isaak eta Ismaelek ehortzi zuten Makpelako harpean, Tzohar hititaren seme Efronen soroan, Mambreren aurrez aurre.

10. Abrahamek hititei erositako soroan ehortzi zituzten Abraham eta honen emazte Sara.

11. Abraham hil ondoren, Jainkoak bedeinkatu egin zuen haren seme Isaak; hau Lahai-Roiko ur-putzuaren ondoan bizi zen.

12. Hona hemen Abrahamen seme Ismaelen ondorengoak —Ismael Sararen mirabe egiptoarrak sortu zion Abrahami—.

13. Hauek dira Ismaelen semeen izenak: Nebaiot lehen-semea; ondoren, Kedar, Adbeel, Mibsam,

14. Mixma, Duma, Masa,

15. Hadad, Tema, Jetur, Nafix eta Kedma.

16. Horiek dira Ismaelen semeen izenak; hamabi buruzagi beste hainbeste leinurentzat; izen horiek eman zitzaizkien haien bizileku eta kanpalekuei ere.

17. Ehun eta hogeita hamazazpi urtez bizi izan zen Ismael. Gero, azken arnasa emanez, hil egin zen eta bere arbasoekin elkartu.

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 25