Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 25:17-27 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

17. Ehun eta hogeita hamazazpi urtez bizi izan zen Ismael. Gero, azken arnasa emanez, hil egin zen eta bere arbasoekin elkartu.

18. Haren ondorengoak Habila eta Xur-en artean dagoen eskualdean, Egiptoren mugan, Axur bidean, jarri ziren bizitzen, beren anaien aurrez aurre.

19. Hona hemen Abrahamen seme Isaaken historia.Abrahamek Isaak sortu zuen.

20. Isaakek berrogei urte zituen, Betuelen alaba eta Labanen arreba zen Rebekarekin ezkondu zenean. Betuel eta Laban Mesopotamiako aramearrak ziren.

21. Rebeka emaztea agorra zela eta, haren alde erregutu zion Isaakek Jainkoari. Jaunak erregua aditu eta haurdun gelditu zen Rebeka.

22. Bi ume ari zitzaizkion sabelean elkarren lehian. Rebekak zioen berekiko: «Zergatik gertatu zait gero niri horrelakorik?» Jaunarengana jo zuen argitasun eske,

23. eta Jaunak erantzun:«Bi nazio dituzu sabelean,bi herri aterako zaizkizu erraietatik:bata besteari nagusituko zaio,zaharrena gazteenaren morroiizango da».

24. Erditzerakoan bikiak izan zituen.

25. Lehenengo atera zena ilegorria zen, abere-larrua bezain iletsua: Esau eman zioten izena.

26. Berehala anaia irten zen, bere eskuaz anaiaren orpoari helduta. Honengatik, Jakob eman zioten izena. Hirurogei urte zituen Isaakek Rebekak bikiak izan zituenean.

27. Haurrak handi egin ziren. Esau ehiztari trebe bihurtu zen eta oihan-gizon. Jakob, ostera, gizon patxadatsua zen eta etxekoia.

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 25