Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 25:10-15 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

10. Abrahamek hititei erositako soroan ehortzi zituzten Abraham eta honen emazte Sara.

11. Abraham hil ondoren, Jainkoak bedeinkatu egin zuen haren seme Isaak; hau Lahai-Roiko ur-putzuaren ondoan bizi zen.

12. Hona hemen Abrahamen seme Ismaelen ondorengoak —Ismael Sararen mirabe egiptoarrak sortu zion Abrahami—.

13. Hauek dira Ismaelen semeen izenak: Nebaiot lehen-semea; ondoren, Kedar, Adbeel, Mibsam,

14. Mixma, Duma, Masa,

15. Hadad, Tema, Jetur, Nafix eta Kedma.

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 25