1. Abraham berriro ezkondu zen Ketura izeneko emakume batekin.
2. Honek seme hauek eman zizkion: Zimran, Jokxan, Medan, Madian, Ixbak eta Xuah.
3. Jokxanek, bere aldetik, Xeba eta Dedan sortu zituen. Dedanen ondorengoak hauek izan ziren: axurtarrak, letuxtarrak eta leumdarrak.
4. Eta Madianen semeak Efa, Efer, Henok, Abida eta Eldaa. Hauek guztiak Keturaren ondorengoak dira.
5. Zeukan guztia Isaaki utzi zion Abrahamek.