Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 24:1-11 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Abraham zaharra zen, adinean aurreratua. Jaunak gauza guztietan bedeinkatua zuen.

2. Etxeko bere morroi zaharrenari, zuen guztiaren arduradunari, esan zion Abrahamek:—Ezarri eskua nire izterpean.

3. Zin egidazu Jaunarengatik, zeru-lurren Jainkoarengatik, ez duzula nire semearentzat emazterik hartuko bizi naizen lurralde honetako kanaandarren alabetatik,

4. baizik eta nire sorterrira eta ahaideengana joango zarela, nire seme Isaakentzat emaztea hautatzera.

5. Morroiak galdegin zion:—Beharbada, neskak ez du lurralde honetara nirekin etorri nahi izango. Orduan, zure semea zure sorterrira eraman beharko ote dut?

6. Abrahamek erantzun:—Ez eraman hara nire semea.

7. Zeruko Jainko Jaunak nire aitaren etxetik eta nire ahaideetatik hartu ninduen eta zin eginez agindu zidan: «Lurralde hau zure ondorengoei emango diet». Hain zuzen, berak bidaliko dizu aingerua aurretik, handik nire semearentzat emaztea hartu ahal izan dezazun.

8. Eta emakumeak zurekin etorri nahi ez badu, egin didazun zin-hitzetik aske geldituko zara. Dena den, ez eraman hara nire semea.

9. Morroiak, orduan, bere nagusi Abrahamen izterpean eskua ezarri eta zin egin zion.

10. Bere nagusiaren hamar gamelu eta gauzarik hoberenak harturik, Mesopotamia aldera abiatu zen morroia, Nahor bizi zen hirira.

11. Bertara iristeko zegoela, gameluak ur-putzu baten ondoan etzanarazi zituen. Arratsaldea zen, emakumeak ur bila joan ohi ziren sasoia.

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 24