Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 22:3-16 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

3. Biharamunean, goizean goiz jaiki zen Abraham, txalmatu zuen astoa eta, oparitarako egurra txikiturik, Jainkoak esandako lekura joan zen, bere seme Isaak eta bi morroirekin.

4. Hirugarren egunean, urrutira, aipatutako lekua ikusi ahal izan zuen Abrahamek.

5. Orduan, esan zien morroiei: «Gelditu hemen astoarekin. Mutikoa eta biok hara goaz, Jainkoa gurtzeko. Gero, itzuliko gara».

6. Hartu zuen Abrahamek oparitarako egurra, eta bizkarrean jarri zion bere seme Isaaki; berak aiztoa eta sua zeramatzan. Biak batera zihoazela,

7. Isaakek bere aita Abrahami esan zion:—Aita!—Zer duzu, seme? —erantzun zion Abrahamek.Eta Isaakek:—Sua eta egurra badaramatzagu; baina non dugu oparitarako arkumea?

8. Abrahamek erantzun:—Utzi hori Jainkoaren esku, seme!Eta elkarrekin zihoazen bidean.

9. Jainkoak aipatutako lekura iritsi zirenean, aldarea eraiki zuen Abrahamek eta egurra prestatu. Ondoren, lotu zuen Isaak eta aldareko egur gainean ezarri.

10. Eskua luzatuz, hartu zuen aiztoa bere semea hiltzeko.

11. Baina Jaunaren aingeruak dei egin zion zerutik:—Abraham! Abraham!—Hemen nauzu! —erantzun zuen Abrahamek.

12. Aingeruak, orduan:—Geldi esku hori! Ez egin kalterik mutikoari! Orain badakit Jainkoari begirune diozula, ez baitiozu zeure seme bakarra ere ukatu.

13. Jaso zituen begiak Abrahamek, ingurura begiratu eta ahari bat ikusi zuen sasi artean adarretatik kateatua. Hartu eta erre-oparitzat eskaini zuen bere semearen ordez.

14. Abrahamek leku hari «Jaunak du hornitzen» ezarri zion izena, eta gaur egun ere hala dio jendeak: «Mendian Jaunak du hornitzen».

15. Bigarren aldiz deitu zion Jaunaren aingeruak zerutik,

16. esanez: «Honela dio Jaunak: Hala jokatu duzulako, zeure seme bakarra ere ukatu ez didazulako, nik neurez zin dagit:

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 22