Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 22:12-24 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

12. Aingeruak, orduan:—Geldi esku hori! Ez egin kalterik mutikoari! Orain badakit Jainkoari begirune diozula, ez baitiozu zeure seme bakarra ere ukatu.

13. Jaso zituen begiak Abrahamek, ingurura begiratu eta ahari bat ikusi zuen sasi artean adarretatik kateatua. Hartu eta erre-oparitzat eskaini zuen bere semearen ordez.

14. Abrahamek leku hari «Jaunak du hornitzen» ezarri zion izena, eta gaur egun ere hala dio jendeak: «Mendian Jaunak du hornitzen».

15. Bigarren aldiz deitu zion Jaunaren aingeruak zerutik,

16. esanez: «Honela dio Jaunak: Hala jokatu duzulako, zeure seme bakarra ere ukatu ez didazulako, nik neurez zin dagit:

17. Oparo bedeinkatuko zaitut eta zure ondorengoak zeruko izarrak eta itsasertzeko hondarra bezain ugari egingo ditut eta etsaien hiriez jabetuko dira.

18. Zure ondorengoen bidez lurreko herri guztiak bedeinkatuko ditut, nire esana bete duzulako».

19. Orduan, Abraham bere morroiengana itzuli eta elkarrekin Beer-Xebara joan ziren. Hantxe jarri zen Abraham bizitzen.

20. Aldi baten ondoren, jakinarazi zioten Abrahami bere anaia Nahorri zortzi seme sortu zizkiola Milkak:

21. Utz izeneko lehen-semea, Buz, Aramen aita Kemuel,

22. Kesed, Hazo, Pildax, Idlaf eta Betuel;

23. hau Rebekaren aita izan zen. Zortzi seme hauek eman zizkion Milkak Abrahamen anaia Nahorri.

24. Reuma izeneko ohaideak, aldiz, lau seme hauek eman zizkion: Tebah, Gaham, Tahax eta Maaka.

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 22