Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 21:24-34 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

24. Abrahamek erantzun:—Zin dagit!

25. Baina Abrahamek errieta egin zion Abimeleki, honen morroiek bortxaz hartu zuten ur-putzua zela eta.

26. Abimelekek erantzun zuen:—Ez dakit nork egin duen horrelakorik. Zuk ez didazu ezer aipatu, eta nik ez dut gaurdaino deus ere entzun.

27. Orduan, Abrahamek ardiak eta behiak eman zizkion Abimeleki. Honela burutu zuten bien arteko hitzarmena.

28. Bestalde, Abrahamek artaldeko zazpi arkume bereiz jarri zituen.

29. Abimelekek galdetu zion:—Zer esan nahi du zazpi arkume horiek bereiz jartzeak?

30. Abrahamek erantzun:—Nire eskutik hartu behar dituzu zazpi arkume hauek. Ezaugarri hau dela bide, denek jakingo dute ur-putzu hau nik zulatu dudala.

31. Horregatik, toki hari Beer-Xeba deritzo —hau da, «Zin-Putzu»—, bertan biek zin egin zutelako.

32. Beer-Xeban hitzarmena burutu ondoren, Abimelek eta Pikol gudalburua filistearren lurraldera itzuli ziren.

33. Abrahamek, bere aldetik, tamarindo bat aldatu zuen Beer-Xeban, eta Jauna, betiereko Jainkoa, gurtu zuen.

34. Luzaro bizi izan zen Abraham, atzerritar gisa, filistearren lurraldean.

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 21