Itun Zaharra

Itun Berria

Hasiera 21:23-29 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

23. Jainkoarengatik, beraz, egizu zin, ez duzula maltzurki jokatuko nirekin, ez neure seme-alabekin, ez hauen ondorengoekin. Ni leial izan nauzunez, emadazu hitza zeu ere hala izango zarela nirekin eta orain atzerritar gisa bizi zareneko herri honekin.

24. Abrahamek erantzun:—Zin dagit!

25. Baina Abrahamek errieta egin zion Abimeleki, honen morroiek bortxaz hartu zuten ur-putzua zela eta.

26. Abimelekek erantzun zuen:—Ez dakit nork egin duen horrelakorik. Zuk ez didazu ezer aipatu, eta nik ez dut gaurdaino deus ere entzun.

27. Orduan, Abrahamek ardiak eta behiak eman zizkion Abimeleki. Honela burutu zuten bien arteko hitzarmena.

28. Bestalde, Abrahamek artaldeko zazpi arkume bereiz jarri zituen.

29. Abimelekek galdetu zion:—Zer esan nahi du zazpi arkume horiek bereiz jartzeak?

Irakurri kapitulu osoa Hasiera 21